Liverpool - Milan
2007-05-24Atzokoan sekulako partidua zegoen: Liverpool - Milan. Milanek naiz eta gaizki jolastu irabazi egin zuen. Liverpool galtzen hasi zenean, Inzaghiren golarekin 45. minutuan, oso triste jarri zen baina beraiek bazekiten oraindik 45 minutu falta zirela eta irabazi egin zezaketeela. Rafa Benitez eta Ancheloti betidanik 2 delanterokin jolasten zuten baina atzo ez. Atzo delantero batekin eta mediapunta batekin jolastu zuten, eta Liverpooli ondo atera zitzaion baina suerte txarrarekin ez zuten golik sartzen. Milanekoak lehenengo zatian behin haiegatu eta gola sartu zuten, bigarrenean berdin, behin haiegatu eta berriz Inzaghik gola, 0-2. Liverpool denbora guztian gola sartzeko aukerak edukitzen ari zen baina 89. minutu arte ez zuen golik sartu, eta goli hori suertez sartu zuen Kuytek. Arbitroak 3 minutu gehiago jolastuko zirela esan zuen eta oso gutxi zen, gainera, ez ziren 3 minutu osorik jolastu bi eta segundu batzuk jolastu ziren. Neretzako arbitroa Milanek irabaztea nahi zuen. Nik ez nik Liverpoolek irabaztea nahi nuen, Xabi Alonso, Gerrard… jokalariak gustatzen zaizkidalako eta Milanetik Kaka bakarrik.


