Real Madrid - Barcelona

2007-06-17

Gaurkoan nik nahi nuen bezala, playofsetan, Real Madridek irabazi du. 69 - 62. Hasieran Barca hasi da irabazten baino puntu gutxiengatik. Azken laurdena arte Madrid joan da atzetik baina azken laurdenean 5 bat minutu falta zirenean Madrid jarri da aurretik eta azken bi minutuak falta zirenean, 7rengatik jarri da irabazten, ia bukaeran Navarrok kanasta bat sartu eta 5era jarri da. Hola bukatu da partidua eta orain Madridekoek egiten ari diren juerga sekulakoa da, normala den bezala. Eta gauza bat ahaztu zait esatea 5 minutu falta zirenean Bullok lesionatu egin da eta hala ere aurre ekin diote.

Playoffs

2007-06-14

Asteartean gertatu zena sekulako pena eman zidan, Tau Ceramika eliminatu egin zen. hori bai, beste aldetik poztu egin nintzen Real Madrid finalerako sailkatu zelako. Real Madrid DKVren aurka jolastu zuen eta 3-2 irabazi zuen. Tau Ceramika ere 3-2 galdu zuen eta beti bezela Barcako oberena Juan Carlos Navarro izan zen. Puntu asko sartu zituen asistenzia eta denetik. Madridek 5etik irabazi zuen baina Barcelonak berriz 19rengatik. Orain finala Real Madrid Barcelonaren aurka izan behar da eta nik espero dut Real Madridek irabaztea, nere bigarren taldea delako. Espero dut finala bukaera arte lehian egotea eta lehen esan dudan bezala Madridek irabaztea Bulloken triple batekin.