Español - Sevilla

2007-05-17

Atzokoan Español eta Sevillak jolastu zuten UEFAko finala. Partidua Sevillakoak irabazi zuen baina ez uste oso errez eduki zuenik. Partidua hastean Sevillakoak, Españolekoak baino obeto jolasten ari ziren eta horregatik 19. minutuan Adrianok sekulako abiadurarekin gola sartu zuen. Sevilla 0-1 aurretik baina Ernesto Valverdekoak burua jaitsi beharrean gora joan ziren eta beraiek Rieraren golarekin berdintasuna jarri zuten partiduan. Nahiko berdin ari ziren jolasten bigarren zatian baina Sevillak beste gol bat sartu zuen, eta gainera, Albitroak Españolekoei jokalari gutxiago batekin utzi zion txartel gorria erakutsiz. Ernesto Valverdekoak goruntz joan ziren naiz eta hamarrekin jolasten egon eta Jonatas sartu zenean zelaiera Jonatas berberak gola sartu zuen. 2-2 markagailuan, eta lau minutu eskas falta ziren. Ez zuen inorrek gola sartu eta horregatik penaltietara joan ziren. Hori bai esan beharra dago, jokalari guztiak oso nekatuta zeuden baina Daniel Alvesek atleta bat ematen zuen denbora guztian korrika zegoen eta. Penaltietan Sevillakoak hasi ziren botatzen eta Sevillako guztiak sartu zuten Daniel Alves izan ezik baina berdin zitzaion bere taldekoak irabazi egin zuten eta sekulako parranda egin zuten.

Iruzkinik ez »

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://betikirolak.blogsome.com/2007/05/17/espanol-sevilla/trackback/

Iruzkinik ez, oraingoz.

RSS feed-a mezu honen erantzunentzat.

Iruzkina idatzi

E-posta helbidea beharrezkoa da konfirmazioetarako baina ez da publikatuko, HTML onartzen da: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Spam-aren aurkako neurria:idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez