Ordizia futboleko infantilak
2007-02-24Gaurkoan Ordiziakoek Errealaren aurka jolasten zuten eta Borjaren taldeak bazekien Errealari irabazteko ahal zen gehiena eman behar zela. Errealakoek ez dira oso ondo hasi baina korner batean gola sartu du. Beste aukera batean beste gol bat sartu du eta orduan Ordiziarentzako oso gaizki jartzen zen partidua. Errealak aukera bat huts egitean Ander Galparsorok sekulako korrikada egin eta gola sartu du, orduan, Ordiziakoek gora joan dira.Baina Errealekoek beste gol bat sartzerakoan zaila zegoen berriro ere partidua. Lander Iparragirrek (Ordiziako jokalariak)gola sartu eta jarraian Errealak beste bi gol sartu ditu. Bi taldeak aukera batzuk izan dituzte baina horrela amaitu da partidua 2-5. Baita beste gauz bat esan beharra daago, gaur Xabier Zurutuzak jolastu duela 2 hilabete eskua gaizki edukita.

